Reala
Houston (AEB)
Realak penaltietan galdu du Charities Cup txapelketa
Agentziak | Erredakzioa
Dynamok 5-4 irabazi eta BBVA Compass Dynamo Charities Cup izeneko txapelketa irabazi du.
![](http://media.eitb.eus/multimedia/images/2016/05/25/1957174/reala_foto610x342.jpg)
![](http://images14.eitb.eus/multimedia/recursos/generales/play_gris_grupohome.png)
Realak agur esan zion Dynamoren kontrako neurketan Ameriketako Estatu Batuetako egonaldiari.
Houstonen jokatutako partida hiruna geratu zen eta penaltietan 5-4 irabazi zuen etxeko taldeak, Xabi Prietok huts egin zuen txuri-urdinentzat.
Lehen zatian 2-0eko emaitzarekin amaitu zen eta bigarrena hasi bezain pronto hirugarren egin zuen Houstonek; halere, Eusebioren taldea esnatu, eta hiru gol egin zituen neurketa amaitu baino lehen. Golegileak Xabi Prieto, Jon Bautista eta Ruben Pardo izan ziren.
t="utf-8">Bigarren zati ona, pena bat penaltietan ez irabaztea #HOUvRSO #LaLigaWorld pic.twitter.com/KITplhAaf0
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 25 de mayo de 2016