Reala
Garaipena
Realak luzapenean irabazi du Ligako azken partida
Agentziak | Erredakzioa
Donostiarrak 0 eta 1 gailendu zaizkio Valentziari, Mikel Oyarzabalek egindako golari esker.
-
Oyarzabal. Argazkia: Efe.
Oyarzabalek luzapenean egindako golak garaipena eman dio Realari Valentzian. Bi taldeek partida grisa jokatu dute; normalean golik gabe amaitzen den horietakoa.
Baina Oyarzabal zuhur aritu da Valentziarren arean izandako jokaldi nahasi batean eta amaiera gozoa eman dio txuri-urdinen denboraldiari.
Valentziari dagokionez, taldeak porrot batekin esan dio agur bere historiako denboraldirik tristeenetarikoari. Reala hobeto aritu da bigarren zatian, Bruma zelaira sartu denetik, eta bigarren zati osoa aurkariaren zelaian jokatu du. Ahaleginak saria izan du azken minutuan.
Fitxa tenikoa:
0 - Valentzia: Jaume Doménech, Barragán (Joao Cancelo, 56. min), Vezo, Santos, Siqueira, Danilo, Parejo, André Gomes (Negredo, 84. min), Santi Mina, Paco Alcácer eta Piatti (Sito, 38. min).
1 - Reala: Rulli, Elustondo, Reyes, Mikel, De la Bella, Illarra, Pardo (Zubeldia, 84. min), Xabi Prieto (Jonathas, 74. min), Oyarzábal, Zurutuza eta Bautista (Bruma, 59. min).
Gola: 0-1, 90+4. min: Oyarzábal.
min: Oyarzábal.