Itxi

Reala

Recreativo-Reala

Reala: Bi hilabete Elustondorik gabe

Ander Altuna

Zubieta

Uste baino bihurritu larriagoa du beasaindarrak eta zortzi bat aste behar izango du berdeguneetara itzuli aurretik.

"Eskuin orkatilean III. graduko esgintzea du Elustondok" irakur daiteke talde txuri-urdineko web orrian. Atzo hartu zuen min eta aurreneko begiratuen ezin izan zuten larritasuna zehaztu. 24 orduren bueltan, aurreikuspen ezkorrenak bete dira. Halakoetan, zortzi aste inguru behar izan ohi dute orkatileko lotailuek sendatzeko. Beasaindarren hutsuneari gainera, Markelena gehitu zaio. Zuntz haustura arina du eskuin zangoko iztarrean elgoibartarrak eta ez da gain izango ondorengo bi neurketak jokatzeko. Buruhaustea ziurtatua du entrenatzaileak, besteak beste, seigarren jokalaririk erabiliena baita Elustondo eta zerrenda guztietan sartu baita Markel.

Lasartek berak onartu duenez,&' || 'nbsp; "zailtasunak eragingo dizkigute asteburuari begira eta oraingoz ez dugu erabakirik hartu". Sergio Rodriguez eta Sanseko Illarramendi edo Albistegi izan daitezke aukeratuak Huelvara bidaiatzeko.

Asteleheneko neurketaz galdetuta, uruguaitarrak garbi esan du zer nolako ezaugarriak ikus nahi dizkion taldeari. "Intentsitatea, ordena, bere eginahaletan sinesten duena eta segurua. Azken neurketa gainera denboraldiko eskasena izan zen eta horrek are eta gehiago behartzen gaitu garaipena eskuratzeko".

Azkenik, Griezmannen kontratu berritzea izan du hizpide. "Notizia aparta da. Batetik, etorkizuneko proiektuei begira bere parte hartzea ziurtatu du klubak. Bestetik, tresna garrantzitsua da taldearentzat eta amaitzeko, futbolista bezala hazi eta garatzeko behar adinako lasaitasuna izango du jokalariak".