Reala
Lau urte gehiago
Yurik kontratua berritu du Realarekin 2020. urtera arte
eitb.eus
"Oso pozik nago, eta esker ona adierazi nahi diot klubari nigan jarritako konfiantzagatik", esan du jokalariak.
-
Yuri, Sevillaren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.
Realak eta Yuri Berchichek jokalariaren kontratua 2020 arte luzatzea adostu dute. Orain arteko akordioak 2016ko ekainera arte irauten zuen.
Zarauztarra gustura agertu da akordioa sinatu ostean: "Oso pozik nago, eta esker ona adierazi nahi diot klubari nigan jarritako konfiantzagatik, eta egunero konfiantza horri ondo erantzutea espero dut. Momentu onean nago, baina gehiago eman dezaket", esan du jokalariak.
du jokalariak.