Reala
Polemika
Aperribayk epaileei: 'Kereila jarriko dizuet poliziaren aurrean'
eitb.eus
Gonzalez Gonzalezen aktan agertzen denez, Realeko presidentea epaileen aldagelara hurbildu da Real Madrilen aurkako partidaren atsedenaldian.
-
Jokin Aperribay, Realeko presidentea / EFE.
Jokin Aperribay, Realeko presidentea, epaileen aldagelara hurbildu da Real Madrilen aurkako neurketaren atsedenaldian, beren jardueragatik kexu agertzeko, Gonzalez Gonzalezen aktan idatzita agertzen denez.
Aperribay epaileen zain geratu da beren aldagela, eta heltzean, esan die: "Hau lotsagarria da, partida lapurtzera etorri zarete. Kereila jarriko dizuet poliziaren aurrean".
Neurketan, epaileek Real Madrilen aldeko bi penalti adierazi ditu, biak okerrak (Cristiano Ronaldok bigarrena sartu du), eta Realaren aldeko bat ez du adierazi.