Itxi

Reala

Egonkortasunik ez

Eusebio, hamabigarren entrenatzailea azken 10 urteetan

Errredakzioa | Agentziak

Talde txuri-urdinak ez du egonkortasunik lortzen teknikari karguan, berdin du harrobiko zein atzerrikoa izan.

  • Eusebio

    Eusebio

Eusebio Sacristan da Realeko entrenatzaile berria, Valladolidekoa hamabigarrena da azken hamar urteetan.

Jokin Aperribay presidenteak egonkortasuna nahi zuen klubera heldu zenean, baina ezin izan du ezarri egoerak ez duelako lagundu.

2006an hiru gizon ezberdin egon ziren taldea zuzentzen Gonzalo Arconada, Jose Mari Bakero eta Miguel Angel Lotina (bigarren mailara jaitsi zen taldea Lotinarekin).

Zilarrezko Mailan Chris Coleman, Jose Ramon Eizmendi eta Juan Manuel Lillo aritu ziren entrenatzaile lanetan. Gero Martin Lasartek bi denboraldi egotea lortu zuen eta taldea 1. Mailan utzi ere.

Ondoren Philippe Montanier frantziarrak hartu zuen taldea eramateko ardura. Bi urte Donostian eman eta gero Jagoba Arrasatek ordezkatu zuen.

Denboraldi bikain bat egin zuten euskaldunak, baina bere bigarren urtea eskasa izan zen eta David Moyes fitxatu zuen Aperribayk.