Reala
14. jardunaldia
Reala-Eibar euskal derbia, abenduaren 6an jokatuko da, 12:00etan
Agentziak | Erredakzioa
Athleticek egun berean jokatuko du Malagaren aurka San Mamesen, baina 20:30ean.
-
Realeko eta Eibarreko zaleak. Argazkia: EiTB
Espainiako Futbol Liga Profesionalak BBVA Ligako 14. jardunaldiko partiden ordutegiak jakitera eman ditu. Abenduaren 5ean, 6an eta 7an jokatuko dira norgehiagokak.
Realak eta Eibarrek euskal derbia jokatuko dute abenduaren 6an, 12:00etan, Anoetan. Bestalde, egun berean, baina 20:30ean, Athleticek Malagaren aurka jokatuko du San Mamesen.
14. jardunaldiko ordutegiak:
Abenduaren 5a, larunbata:
16:00 Real Madril-Getafe
18:15 Granada - Atletico Madril
20:30 Valentzia - Bartzelona
22:00 Deportivo - Sevilla
22:05 Betis - Celta
Abenduaren 6a, igandea:
12:00 Reala - Eibar
16:00 Vila-real - Rayo Vallecano
18:15 Sporting - Las Palmas
20:30 Athletic - Malaga
Abenduaren 7a, astelehena:
20:30 Espanyol - Levante