Itxi

Reala

9. jardunaldia

Realak eta Moyesek arnasa hartu dute, Levanteri erraz irabazita (0-4)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Donostiarrak jaun eta jabe izan dira Levanteren zelaian eta partida ona eginda nagusitu dira. Carlos Velak (2), Agirretxek eta Illarramenduik egin diuzte neurketako golak.

  • Realeko jokalariak, Velaren lehen gola ospatzen. Efe.

    Realeko jokalariak, Velaren lehen gola ospatzen. Efe.

Realak eta David Moyes lasaitasun ederra hartu dute Levanteri erraz eta merezita irabazi ostean (4-0), Ciudad de Valencia futbol-zelaian. Emaitzak ez du zalantza izpirik uzten: donostiarrak jaun eta jabe izan dira. Carlos Velak bi gol egin ditu, denboraldiko lehenengoak, beste biak Agirretxek (sei daramatza jada) eta Illarramendik (Realarekin sartutako lehenengoa) egin dituzte.

David Moyesek etxeko bederatzi jokalari sartu ditu hasierako hamaikakoan; Rulli eta Vela kenduta, beste guztiak Realean hazitakoak izan dira. Txiru-urdinek sutsu hasi dute neurketa, eta 8. minuturako Carlos Velak aurretik jarri ditu gipuzkoarrak, 5.ean huts egindako aukeraren arantza aterata.

Lucas Alcarazen taldeak erreakzionatzeko ahalegina egin du, baina David Moyesen taldea jaun eta jabe izan da berdegunean. Etxekoak indarrik eta ideiarik gabe aritu dira, eta atzean huts ugari egin dituzte. Huts horietako baten ondorioz iritsi da Realaren bigarren gola. Agirretxek egin du buruz, Prietoren erdiraketa aprobetxatuta. Agirretxeren seigarren gola da aurten.

Atsedenaldiaren atarian, Zurutuzak beste aurkera argi bat izan du, eta Levanteko Roger jokalariaren erremateak langan jo du.

Bigarren zatiak lehenengoaren bide berberari eutsi dio. Kolore bakarra izan da zelaian: txuri-urdina. Zurutuzak eta Agirretxek beste bi gol aukera izan dituzte, baina erremateak kanpora joan dira.

Levanteren erreakzio ahula

Egoera ikusita, Levantek aurrera pauso bat eman du eta arriskua sortu du Rulliren area inguruan, baina Realeko atezainak erantzun bikaina eman die Levanteko jokalarien errematei.

82. minutuan iritsi da lasaitasunaren gola. Asier Illarramendik sartu du, Chory Castroren erdiraketari ukitu txiki bate manda. Handik bi minutura, Velak bere bigarrena egin du, taldearen laugarrena. Hiru puntuak Donostiara datoz. Garaipen osasungarria lortu dute gipuzkoarrek, zaleen eta David Moyesen lasaitasunerako.

Fitxa teknikoa:

0 - Levante: Rubén Martínez; Morales, Simao, Feddal, Juanfran (Ghilas, 46. min), Toño; Camarasa, Jose Mari (Verza, 46. min), Lerma (Rubén García, 62. min); Deyverson eta Roger.

4 - Reala: Rulli; Zaldua, Mikel, Íñigo Martínez, Yuri; Xabi Prieto, Bergara, Illarramendi, Zurutuza (Canales, 82. min); Vela (Oiarzabal, 86. min) eta Agirretxe (Chori Castro, 75. min).

Golak: 0-1, 8. min: Vela. 0-2, 35. min: Agirretxe. 0-3, 82. min: Chori Castro. 0-4, 84. min: Vela.

84. min: Vela.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Carlos Vela