Reala
Reala-Athletic
Illarramendi: 'Euskal derbia jokatzeko gogo askorekin nago'
Erredakzioa
Realeko erdilariak bi urte daramatza txuri-urdinen eta Atheticen arteko derbirik jokatu gabe. "Athletic talde ona da, eta adi egon beharko gara. Edozein jokalditan gola egin deakete", esan du.
Asier Illarramendik bi urte daramatza Realaren eta Athleticen arteko euskal derbia jokatu gabe eta "gogo askorekin" itxaroten du partida hasteko unea. Iragan denboraldian Athletic atzetik izan zuen, baina ostegun honetan emandako prentsaurrekoan, ez du talde bizkaitarrak bera fitxatzeko izan zuen interesas hitz egin nahi izan.
"Derbiak beti dira partida bereziak. Bi urte daramatzat euskal derbirik jokatu gabe eta jokatzeko gogo askorekin nago", esan du Realeko erdilari mutrikuarrak. Ligako azken partidan, Illarramendik oso ondo jokatu zuen, eta horrek konfiantza emango diola uste du.
Athleticek ez dio Ligari ondo ekin, baina Illarramendik argi du aurkari arriskutsua izango dutela aurrean: "Athleticek ez du Liga ondo hasi puntuei dagokionez, baina badakigu talde ona dela. Jokalari onak ditu, eta horregatik adi egon beharko gara. Edozein momentutan gola sartu ahal dizute, eta ondo lehiatzen duen talde bat izngo dugu aurrean".
"Gu gogo askorekin gaude eta ea hiru puntuak etxean geratzen diren", aipatu du Asier Illarramendik.