Itxi

Reala

Sevillan

Realak galdu du Villamarinen eta golik gabe jarraitzen du (1-0)

Jesus Elordui | EITB.EUS

David Moyesen taldeak izan du punturik urratu Betisen aurka; Ruben Castrok egin du partidako gol bakarra, lehen zatiko azken minutuetan. Etxekoek hamar gizonekin jokatu dute bigarren zatian.

  • Jonathas, partida amaitu eta berehala. Argazkia: EFE.

    Jonathas, partida amaitu eta berehala. Argazkia: EFE.

Realak galdu du Betisen aurka, Benito Villamarin zelaian, 1-0. Ruben Castro aurrelariak egin du partidako gol bakarra, burukada on baten bidez eta lehen zatiko azken minutuetan. Hortaz, David Moyesen taldeak bi puntu ditu BBVA Ligan, hiru jardunaldiren ostean, eta aldeko golen markagailua hutsean du oraindik. Betisek hamar jokalarirekin jokatu du bigarren zatian, baina Realak, ahalegina egin badu ere eta arerioa haren zelaian sartu duen arren, ezin izan du baloirik Adanen atean sartu ezta jokoari behar bezalako sakontasuna eman ere.

Lehen zatian, jokoa ona izan ez bada ere, Betisen nagusitu da. Pepe Melen taldeak arrisku handiagoa sortu dute eta jokalari on gehiago egitea lortu dute. Jonathasek, hala ere, aukera ona izan du Reala markagailuan aurretik jartzeko, baina bere erremateak, eskuin hegaletik erdiraketa ona jaso eta gero, ez du atera zuzendu. Betisek, ordea, asmatzea erdietsi du, eta merezitako saria jaso du. Joaquinek, atsedenaldirako bost minuturen faltan, erakutsi du oraindik baduela kalitate handia erdiraketa onak area barruan jartzeko, eta Ruben Castro, bakar bakarrik, burukada ona eman dio baloiari Rulliren sarera bidaltzeko.

Betis, hamarrekin

Lehen zatia amaitzear zegoela, oso garrantzitsua izan zitekeen jokaldia jazo da: epaileak bigarren txartel horia atera dio Petros Betiseko erdilariari, eta, ondorioz, etxekoak hamar jokalarirekin aritu dira bigarren zati osoan. Hori nabaritu da, atsedenaldiaren bueltan; izan ere, Realak presio handiagoa egin ahal izan du eta Betis gero eta atzerago kokatzera behartu du.

Dena den, talde gipuzkoarrak ez du zehaztasun handirik izan erasoan. Aukerak heldu dira, hori bai, batez ere Aritz Elustondoren jaurtiketa batean (gutxigatik joan da kanpora) eta Brumak egindako erremate gogorrean (Adan atezainak aldendu du, geldiketa on batez). Imanol Agirretxe zelairatu du Moyesek eta usurbildarra ondo mugitu da atzelarien artean, baina, azkenean, Betisek emaitzari eutsi dio eta puntuak eskuratu ditu.

Ligan lehen porrota jasota, Realak Espanyol izango du hurrengo aurkari, datorren larunbatean (hilaren 19an), Anoetan, 22:00etan. Espanyolek 0-6 galdu du hirugarren jardunaldian Real Madrilen kontra.

Fitxa teknikoa:

Real Betis: Adán; Piccini (Molinero, 78. min), Bruno, Westermann, Vargas; Joaquin (Cejudo, 65. min), N'Diaye, Petros, Portillo; Ruben Castro, Jorge Molina (Dani Ceballos, 46 min).

Real Sociedad: Rulli; Elustondo, Diego Reyes, Mikel Gonzalez, De la Bella (Agirretxe, m.70); Xabi Prieto (Chory Castro, 46. min), Illarramendi, Pardo (Canales, 81. min), Bruma; Vela eta Jonathas.

Gola: 1-0, 41. min: Ruben Castro.

Epailea: Alfonso Alvarez Izquierdo (Kataluniakoa). Betiseko Petros kanporatu zuen. Txartel horiak Betiseko N'Diaye, Bruno eta Dani Ceballosentzat, eta Realeko De la Bella, Ruben Pardo eta Diego Reyesentzat.

go Reyesentzat.