Itxi

Reala

2. jardunaldia

Berdinketa tristea, Anoetan (0-0)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Donostiarrek ezin izan dute Gijoneko Sportin gainditu, asturiarrak hobeak izan ez diren arren. Illarramendik hasieratik jokatu du.

  • Asier Illarramendi, Jonyrekin borrokan. Efe.

    Asier Illarramendi, Jonyrekin borrokan. Efe.

Realak eta Gijoneko Sportingek berdindu egin dute Anoetan, 0-0, BBVA Ligako bigarren jardunaldian. David Moyesen gizonek partidaren kontrola izan dute, baina motel eta 'txispa' barik aritu dira erasoan, ez dituzte izandako aukera apurrak aprobetxatu.

Asier Illarramendi hasierako hamaikakoa jarri du entrenatzaile eskoziarrak.

Lehen 45 minutuak kaskarrak izan dira. Donostiarrek nahiko ondo mugitu dute baloia, eta defentsan ez dute sufritu, baina erasoan arazo nabarmenak izaten jarraitzen dute. Vela oso motel aritu da, eta Jonathasek ez du asmatu jokaldiak ondo bukatzeko orduan. Gauzak horrela, Carlos Velak 32. minutuan buruz egindako errematea izan da lehen zati osoko aukerarik argiena.  Asturiarrek ez dute apenas arriskurik sortu.

Bigarren zatia

Atsedenaldiaren ostean, Sportingek freskotasun handiagoa agertu du minutu askotan, eta gauzak ez dira asko aldatu Moyesek Canales eta Chory Castro zelairatu dituenean.

De la Bellak luzapenean egindako jaurtiketa ederra izan da Realak erasoan egindako gauzarik aipagarriena. Baloia ate barruan sartuko zela zirudien, baina azkenean kanpora joan da.

Ondorioz, puntu bana atera dute Realak eta Sportingek Anoetan. Datorren asteburuan ez dago futbol jardunaldirik.

Fitxa teknikoa:

0 - Reala: Rulli; Aritz Elustondo, Reyes, Íñigo Martínez, De la Bella; Illarramendi (Bergara 74. min), Rubén Pardo, Xabi Prieto (Canales, 70. min); Bruma (Chory Castro, 70. min), Vela eta Jonathas.

0 - Sporting:
Cuéllar; Lora, Luis Hernández, Bernardo, Isma López; Carmona (Halilovic, 56. min), Sergio Álvarez (Mascarell, 67. min), Nacho Cases, Jony; Guerrero (Muñiz, 76. min) eta Sanabria.

trong>