Reala
Alacanten
Realak ezin izan du Atletico Madril gainditu
Agentziak | Erredakzioa
Madrildarrak 2 eta 0 nagusitu dira Alacanten jokatutako lagunartekoan. Markel Bergarak bere atean eta Griezmannek egin dituzte golak.
Realak galdu egin du Alacanten Atletico Madrilen aurka jokatutako partida. Madrildarrek lehenago hartu dute neurketaren erritmoa, Realari kalte egin baitzioten bidaiarekin izandako arazoek.
Markelek egindako huts batek abantaila eman dio Simeoneren taldeari markagailuan. Atzelari txuri-urdinak eta Rullik ez dute elkar ondo ulertu eta Markelen burukada ate barruan sartu da, nahi gabe.
Partida bizitasuna eta erritmoa galtzen joan da minutuek aurrera egin ahala, baina, hala ere, Atleticok eskuin hegaletik jokaldi ona josteko aukera izan du eta Griezmannek partidako bigarren eta azken gola sartu du.
Fitxa teknikoa:
2- Atlético de Madrid: Oblak; Juanfran, Godin, Giménez, Filipe, Gabi, Tiago, Koke, Óliver (Correa, 59. min), Griezmann eta Fernando Torres.
0- Reala: Rulli; Zaldua, Ansotegi, Iñigo, Yuri (De la Bella, 78. min); Markel, Pardo; Prieto, Canales (Concha, 87. min), Bruma; Aguiretxe (Oyarzabal, 78. min).
Golak: 1-0, 17. min: Markel, bere atean. 2-0, 76. min: Griezmann.
Ansotegi: "Goizetik hasita egun gogorra izan da. Hala ere, nahiz eta bikain ez egon, arerio indartsu baten aurka konpetitu dugu"
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) agosto 8, 2015
t="utf-8">