Reala
Denboraldi-aurrea
David Moyesek 33 jokalariren artean erabaki behar du
Agentziak | Erredakzioa
Reala denboraldi-aurrearen azken txanpan dago, eta bederatzi eta hamaika jokalari artean lehenengo taldetik kanpo utzi behar izango ditu. Hervias Real Oviedora joango da utzita.
-
Reala denboraldi-aurrean / EITB.
33 jokalari daude Realaren lehenengo taldean, eta batzuk kanpoan utzi behar izango ditu David Moyes entrenatzaileak. Bederatzi eta hamaika jokalarirentzat ez dago lekurik Realean.
Lesioek eta Carlos Vela edo Diego Reyes bezalako jokalarien bajek (Urrezko Kopan ibili ziren selekzioarekin), bigarren taldeko jokalariak hartzera behartu zuten Moyes. Batzuk lehenengo taldean geratzeko aukera dute.
Hector Hernandez, esaterako, denboraldi-aurre honetan minutu gehien jokatu duen hamabigarren futbolaria da. Aurrean, aldiz, Brumaren iritsiera, Galatasarayk utzita, Iker Hernandez bezalako gazteen ibilbidea oztopatu lezake. Moyesen taldean egin du denboraldi-aurrea, Pablo Herviasek bezala, baina azken horrek Real Oviedon jokatuko du utzita.
Jonathas de Jesusen fitxaketak aurreko hierarkia aldatuko du, Imanol Agirretxeren kaltetan. Udan gehien jokatu duen hirugarrena izan da.
arrena izan da.