Reala
1-0
Realak Celticen aurka galdu du denboraldi-aurreko lehenengo partida
Agentziak | Erredakzioa
Txuriurdinei erritmoa falta izan zaie, gehiago entrenatutako talde baten kontra. Mackay-Stevenek egin du eskoziarren gola.
Realak Celticen kontra galdu du denboraldi-aurreko lehen aztekertan, Eskozian (1-0). Donostiako taldea nagusi izan da lehenengo zatian, eta eskoziarrak, hobeak bigarrenean.
Sergio Canalesek aurretik jarri ahal izan du taldea lehenengo zatian, baina baloia zutoinera joan zaio. Celtic hobeto aritu da bigarren zatian, eta bi taldeen erritmo ezberdinak ikusi da zelaian.
Griffithsen baloia ere zutoinera joan da, eta 68. minutuan, Mackay-Stevenek gola sartu du Celticen alde.
FITXA TEKNIKOA
Celtic: Celtic FC: Gordon, Lustig, Boyata, Mulgrew, Izaguirre, Brown, Bitton, Mackay-Steven, Johansen, Armstrong, Griffiths. Bigarren zatian, Fischer, Ciftci, Emilio, Van Dicks eta Efe Ambros.
Reala: Rulli; Zaldua, Ansotegi, Iñigo Martínez, Yuri; Markel, Granero, Canales; Capilla, Hervias eta Agirretxe. Bigarren zatian, Granero, Ruben Pardo, Chory Castro, David Zurutuza, Muguruza eta Oyarzun
Golak: 1-0, 68. min Mackay Steven.
Mackay Steven.