Itxi

Reala

Hasteko 13 egunera

Realak ez du fitxaketa berririk iragarri

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Talde gipuzkoarrak orain arte egindako mugimendu bakarra Dani Estrada eta Eñaut Zubikarai kanporatzea izan da.

  • Reala. Argazkia: EFE

Denboraldi-aurrea hasteko hamahiru egun falta direnean, Realak ez du oraindik fitxaketa berririk iragarri. Horren antzera, Lehen Mailako beste sei taldek ere ez dute oraindik jokalari berririk kontratatu.

Gipuzkoar taldeak orain arte egindako mugimendu bakarra Dani Estrada eta Eñaut Zubikarai kanpotzea izan da. Izan ere, utzita egon diren Diego Ifran uruguaitarraren eta Liassine Cadamuro aljeriarraren inguruko nobedaderik ez dute eman. Berriztatzeei dagokienez ere, Aritz Elustondo, Raul Navas eta Ion Ansotegik egin dute ofizial.

Hala ere, talde txuri-urdinaren lasaitasun hau ez da alarmatzeko zerbait, udako merkatua ixteko zorian egon arte ez baitu fitxaketen berri ematen.