Reala
Denboraldi-aurrea
Realak Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du Txinan
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Txuri-urdinek uztailaren 4an emango diote hasiera denboraldi-aurreko egutegi luzeari, egun horretatik aurrera hitzordu ugari izango baitituzte.
-
Reala. Argazkia: EFE
Realak denboraldi-aurreko joan-etorriak gehitu ditu, Austria, Fantzia, Eskozia eta Txinara egingo dituzten bidaien ondorioz. Azken horretan, Rayo Vallecanoren aurka neurtuko ditu indarrak, bien babesleak hala eskatuta.
Donostiarrek hainbat hitzordu adostu dituzte, eta horietara heltzeko egin beharreko kilometro guztiak kontuan hartuta, denboraldi-aurre gogorra eta estua espero du Realak.
Hona hemen, txuri-urdinen uztaileko egutegia:
- Uztailak 4: Denboraldi-aurrea abiatuko dute, Zubietan
- Uztailak 5: Austriako Obertraun herri mendizalean, kontzentrazioa
- Uztailak 9: Eskoziara bidaia, Glasgow hirira, Celticen aurka aritzeko
- Uztailak 14: Irungo Real Unionen aurka neurtuko dira
- Uztailak 25: Ligue 1 Frantziako Liga Profesionalean jokatzen duen Toulouseren aurkako lagunartekoa, Donibane Lohizunen
- Uztailak 29: Babesleak Rayo Vallecanoren aurka antolatutako partida, Txinan
partida, Txinan