Reala
Anoeta Kiroldegia
Balioztatu egin dute Realak Anoeta eraberritzeko egindako proiektua
Agentziak | Erredakzioa
Anoeta Kiroldegia elkartetik esan dutenez, "lanak 2016ko maiatzean hasteko helburua gero eta hurbilago dago".
-
Anoetako estadioa. Argazkia: EiTB.
Anoeta Kiroldegia elkarteak onartu egin du Realak Anoetako estadioa eraberritzeko egindako proiektua. Hala ere, proiektu hori aurrera ateratzeko Plan Berezi baten beharra dago.
Anoetako Kiroldegiko Administrazio Kontseiluak Realaren proiektuari buruzko txostena onartu du. Txosten horren arabera, klubak egindako proposamenak "zehaztutako helburuekin eta planteamenduekin bat dator".
Proiektuak atletismo pistak kentzea eta 42.000 ikuslerentzako lekua egitea aurreikusten du, besteak beste.
Gaurko oniritzia jasota, Anoeta Kiroldegitik esan dute "lanak 2016ko maiatzean hasteko helburua gero eta hurbilago" dagoela.
ilago" dagoela.