Reala
Prentsaurrekoa
Realak hiruzpalau fitxaketa egin nahi dituela aurreratu du Aperribayk
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eñaut Zubikaraik eta Dani Estradak ez dutela jarraituko adierazi du presidenteak eta Rulliren jarraipena ziurtatu du. Lorenek bi urtez berritu du kontratua.
Jokin Aperribay Realeko presidenteak prentsaurrekoa eskaini du eta taldearen gaurkotasunaz mintzatu da. Klubak hiru jokalari fitxatu nahi dituela adierazi eta, Eñaut Zubikaraik eta Dani Estradak ez dutela jarraituko aurreratu du. Lorenzo Juarros "Loren"-ek, bestalde, bi urtez berritu du kontratua.
Gero Rulli argentinarrak atea defendatzen jarraituko duela azaldu du eta kontratu berria duela aste batzuk sinatu zuela. Halere, Estudiantes de la Plata taldeko dokumentu batzuk falta direla adierazi du Aperribayk eta horregatik ez dutela, orain arte, hitzarmenaren berri eman.
Finlandiako Alfred Finbogassonen etorkizuna, bestalde, dagoeneko airean dagoela aitortu du. Gorka Elustondori buruz ere hitz egin du presidenteak eta mahai gainean jarraitzeko eskaera duela esan du. Jokalariak denbora eskatu die.
Azkenik, Eibarren utzita jokatu duen Raul Navasek Realarekin hasiko du denboraldiaurrea, eta Pablo Hervias eta Aritz Elustondo jokalariekin negoziatzen ari da kluba.