Reala
Barçaren aurka
Realak ezin izan du ezustekoa eman (2-0)
S. L | eitb.eus
Ez da partida erosoa izan etxekoentzat, baina Luis Enriqueren taldea Neymarren eta Pedroren golekin nagusitu da azkenean.
Realak porrota jaso du FC Bartzelonaren aurka (2-0) Camp Noun jokatutako 36. jardunaldiko partidan. Ez da partida erosoa izan etxekoentzat, baina azkenean hiru puntuak eskuratu dituzte.
Barçak markagailua estreinatzeko moduko hainbat gol-aukera garbi sortu ditu neurketako lehen zatian, baina Gero Rulli atezain argentinarraren geldiketak erabakigarria izan dira.
Etxeko taldea nagusi izan den arren, txuri-urdinek ordenarekin defendatu dute eta hasierako 0-0ekoari eutsi diote. Messi, Neymar, Pique eta Suarez jokalariena izan dira abagune garbienak.
Luis Enriqueren taldea indartsu zelairatu da bigarren zatian, eta Neymarrek 1-0ekoa sartu du 50.ean. Messik areara erdiratu du eta Mikel Gonzalezek baloia urrundu du Piqueren burukada saihesteko asmoz, baina baloia brasildarrari utzi dio eta honek buruz zulatu du sarea.
Baloiaren-jabetza katalanena zen, baina ez ziren errenta handitzeko gai eta horrek urduritasuna eragin die. 2-0ekoa Pedrok egin du amaierarako sei minuturen faltan. Tenerifeko jokalariak gol ederra sartu du, atzerako artaziz.
Fitxa teknikoa:
2 - Bartzelona: Bravo; Alves, Pique, Bartra (Sergio Busquets, 61'), Adriano, Mascherano, Xavi (Iniesta, 74'), Rafinha (Pedro, 85'), Messi, Neymar eta Luis Suarez.
0 - Reala: Rulli; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella, Bergara, Ruben Pardo, Granero (Elustondo, 92'), Xabi Prieto, Canales (Chori Castro, 73') eta Vela (Finnbogason, 77').
Golak:
1-0, 52': Neymar.
2-0, 85': Pedro.
-0, 85': Pedro.