Reala
Aperribayren prentsaurrekoa
Qbao enpresak Anoetaren %20a finantzatuko du
Erredakzioa
Jokin Aperribay enpresa txinatarrarekin sinatutako akordioaren xehetasunak eman ditu prentsa aurrean talde txuri-urdineko presidenteak.
-
Jokin Aperribay. EFE
Realak Qbao-rekin zuen babesa bost urterako luzatu eta sendotu du aste honetan bertan.
Logotipoa 2020rarte kamisetan eramateaz gain, txinako enpresak etorkizunean Anoeta eraberritzen lagunduko du; %20-25a finantzatuko duela argitu du Aperribayk. Presidenteak, halere, ez du argitu futbol-zelaiaren izena aldatuko den ala ez.
Realak, txinatarren harrobian laguntzeko konpromisoa ere hartu du.
Bestalde, presidenteak onartu du Qbaok klubaren kapitalean parte hartzea proposatu zuela, beste enpresa askok egin duten bezala, baina klubaren filosofia azaldu zietenean ez zutela berriro proposamen hori egin.