Itxi

Reala

Anoetan

Realak arnasa hartu du, Espanyoli irabazita (1-0)

L.E. | eitb.eus

Canalesek partidako gol bakarra egin du, Casillak egindako huts ikaragarriari esker. Txuri-urdinek urrezko hiru puntu lortu dituzte, gol aukera gutxiko neurketan.

0:50

Realak urrezko hiru puditu Espanyoli Anoetan 1 eta 0 irabazita. Norgehiagoka kaskarra izan da, futbol eta gol-aukera gutxikoa, eta gol bakarra Casilla Espanyoleko atezainak egindako opari baten ondoroz iritsi da.

Lehen zatia txarra izan da, arrisku handiko jokaldirik gabe. Lehen minutuetan, Espanyol hobeto aritu da, erasora argiago joanez, baina azken metroetan bultzada falta izan zaie.

Minutuek aurrera egin ahala, txuri-urdinek hobera egin dute, baina partidaren kontrola guztiz hartu barik.

Partida erabaki duen jokaldia 37. minutuan iritsi da: Casilla atezainak huts ikaragarria egin du baloia aldentzerakoan eta Canalesi oparitu dio. Realeko jokalariak ez du aukera alferrik galdu eta Espanyolen atea zulatu du, donostiarrak aurretik jarrita. Gol oso garrantzitsua David Moyesen taldearentzat.

Atsedenaldiaren ostean, Realak hobeto jokatu du; bigarren golaren bila atera dira, partida lehenbailehen erabakita uzteko. 62. minutuan, zaleek penaltia eskatu dute Chory Castro area barruan erori denean, baina epaileak ez du ezertxo ere adierazi.

Aukerak azken minutuetan

Txuri-urdinak gehiago izan dira berdegunean, baina errematatzeko aukera argiak sortzea falta izan zaie. Espanyolek, aldiz, ez du arriskurik sortu, azken minutuetan izan ezik. Stuani eta Caicedo izan dira Rulli gainditzen saiatu direnak, baina zorterik gabe.

Emaitza honi esker, Realak hiru puntu oso garrantzitsu lortu ditu eta arnasa hartu du datozen partidei begira.

Fitxa teknikoa:

1 - Reala: Rulli; Zaldua, Ansotegi, Iñigo Martínez, Yuri; Granero (Bergara, 73. min), Rubén Pardo, Prieto; Castro (Hervías, 73. min), Canales eta Agirretxe.

0 - Espanyol: Casilla; Arbilla (Stuani, 76. min), Álvaro González, Héctor Moreno, Duarte; Lucas Vázquez, Abraham, Javi López, Víctor Sánchez (Montañés); Caicedo eta Sergio García.

Gola: 1-0, 37. min: Canales.

. min: Canales.