Itxi

Reala

Bernabeun

Realak liderraren aurka neurtu beharko du hobekuntza bidean ote dagoen

ERREDAKZIOA

Txuri-urdinek Bernabeun jokatu dituzten azken lau bidaietan gol-zaparrada jaso izan dute, 18 gol jasan behar izan dituzte-eta.

  • Reala-Real Madril. Argazkia: EFE

Realak liderraren aurka neurtu beharko du ea hobekuntzaz hitz egiten daitekeen edo ez. Izan ere, larunbatean Eibarren aurka jokatutako derbi gipuzkoarrean garaile atera zen, eta horrek, konfiantza berreskuratzeko balio izan zion.

Real Madrilen aurka Ligan jokatutako 135 partidetan, Realak soilik 24 aldiz irabazi izan dio, eta Bernabeun, 67 partidatik hiru aldiz soilik. Beraz, txuri-urdinak ez daude ohituta madrildarren aurka distira berezirik sortzen.

Hala ere, txuri-urdinek badute zertaz harrotu ere, izan ere, sailkapeneko lehen hiru taldeak garaitu dituen bakarrak izan dira. Baina aipatu beharra dago ere, hiru garaipenak etxean lortu dituela eta bere areriorik handiena etxetik kanpo lortzea da.

Esaterako, Realak Bernabeun jokatu dituen azken lau bidaietan gol-zaparrada jaso izan du, 18 gol jasan behar izan dituzte-eta. Madrildarren zelaian emaitza on bat gogoratzeko, 2005/06 denboraldian kokatu beharko ginateke. Bertan, berdinketa lortu baitzuten, eta garaipen bat gogoratzekotan, 2003/04 denboraldira jo beharko genuke.