Itxi

Reala

Larunbatean, derbia

Bigarren zatietan hobetu beharra dute txuri-urdinek

ERREDAKZIOA

Real Madrilen, Atleticoren eta Bartzelonaren aurkakoetan lortutako garaipenek nolabait estali egin zuten arazoa, baina azken aldian areagotu egin da.  

  • Reala. Argazkia: EFE

Realak gabezi ditu partiden bigarren zatiak, bai Anoetan, baita etxetik kanpo ere. Jada arazo bihurtu da ahulezi hau, eta gogor lan egin beharra dauka Eibarren aurkako derbian horrelakorik ez gertatzeko.

Real Madrilen, Atleticoren eta Bartzelonaren aurkakoetan lortutako garaipenek nolabait estali egin zuten arazoa, baina azken aldian areagotu egin da. Esaterako, aurreko larunbatean Rayok partidaren 80. minutuan nagusitu zitzaion (0-1).

Bai Granadan 78. minutuan baita Levanteren aurkakoan azken minutuetan ere, bi puntu galdu zituzten txuri-urdinek.

Gabezia Malagaren eta Getaferen aurkako neurketetan ere azaleratu zen.