Reala
Igandean, 19:00etan
Realak etxetik kanpoko bolada txarrarekin amaitu nahi du
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak Caparrosen Granadarekin neurtuko ditu indarrak. Zortzi hilabete pasa dira etxetik kanpo azkenengoz irabazi zutenetik.
-
Markel Bergarak ezin izango du jokatu, zigortuta dagoelako. Efe.
Realak urteko lehen partida jokatuko du Anoetatik kanpo, eta azken zortzi hilabeteetako bolada txarrarekin amaitu nahi du. Granada ere ez dago momenturik onenean, baina donostiarrek baja garrantzitsuak dituzte.
Nuevo Los Carmenes zelaian ez dira Markel Bergara eta Esteban Granero ohiko titularrak egongo. Biei bosgarren txartela atera zieten Bartzelonaren aurkako partidan, eta zigortuta daude.
Litekeena da Carlos Vela deialdian sartzea, fisikoki ondo egon ez arren. Joseba Zaldua era David Zurutuza, berriz, baztertuta daude, eta Rulli atezaina zalantza da.
Realak ez ditu emaitza onak lortu Granada aldean, azken 17 bisitetan bi partida bakarrik irabazi ditu; horietako bat, 70eko hamarkadan.
Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:
Granada: Oier; Nyom, Babin, Mainz, Juan Carlos; Iturra, Fran Rico, Javi Márquez; Lass, Piti, El Arabi.
Reala: Zubikarai o Rulli; Carlos Martínez, Ansotegi, Iñigo Martínez, De la Bella; Pardo, Gaztañaga, Xabi Prieto; Canales, Vela, Agirretxe.
Epailea: Martínez Munuera (valentziarra)
Estadioa: Nuevo Los Cármenes.
Ordua: 19:00.
g>19:00.