Itxi

Reala

2014

Urte gorabeheratsua txuri-urdinentzat

Erredakzioa

Duela urtebete Txapeldunen Liga jokatu bazuten ere, une honetan jaitsiera postuetatik gertu daude donostiarrak.

  • Moyes eta Finnbogason. Argazkia: EFE

    Moyes eta Finnbogason. Argazkia: EFE

Realak Levanteren aurkako berdinketarekin esan dio agur 2014. urteari. Urtea gorabeheratsua izan da txuri-urdinentzat, eta duela urtebete Txapeldunen Liga jokatu bazuten ere, une honetan jaitsiera postuetatik gertu daude.  

Abenduan Championsetik kanporatu zuten, eta ligan jarri zuen arreta osoa talde donostiarrak. Aurreneko seihilekoa ez zen hain txarra izan, eta Reala Liga Europan aritu zen eta Errege Kopako finala jokatzetik gertu izan zen. Finalerdietan Barça nagusitu zen.

Udaren ondoren okertu zen egoera. Liga hasiera kaskarra izan zen, eta zuzendaritza batzordeak Jagoba Arrasate kargutik kendu zuen. Jokin Aperribayk David Moyes fitxatu zuen (Everton eta Manchester Unitedeko entrenatzaile ohia).

Moyes heldu zenetik taldean hobekuntzak izan dira, baina ez nahi bezain onak. Berdinketaren erregea da eskoziarra. Zazpi partidetan, bost berdinketa eskuratu ditu Realak.

Kirol egoera ona ez den bitartean, klubak 43,5 milioi euroko aurrekontua aurkeztu zien bazkideei azaroan, historiako aurrekonturik handiena.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala gaur