Reala
Prentsaurrekoa
60 milioiko irabazia, zenbaki historikoak Realean
Erredakzioa
Jokin Aperribay talde txuri-urdineko presidenteak aurtengo emaitza ekonomikoak apartekoak direla adierazi du ere.
-
Jokin Aperribay. Argazkia: EFE
Realeko Administrazio Kontseiluak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean datorren abenduaren 10ean (19:00etan) bigarren deialdian Kursaal Kongresu Jauregian egingo den Akziodunen Ohiko Batzar Nagusiari buruzko kontuak azaltzeko.
Jokin Aperribay Realeko presidenteak aipatu du Batzarrean 2013-2014eko kontuak 24.437.495 euroko onurarekin eta 2014-2015 denboraldirako 51.872.457 euroko aurrekontua. 14-15 denboraldirako Batzarrak 35.887.663 euroko onura izatea espero du.
Bestetik, abonatuek ordaindu beharreko kuotek igoerarik ez aplikatzearen erabakia hartu du klubak. Klubari Laguntzeko Egunik ere ez da izango hurrengo denboraldian.
Bestaldetik, Fundazioaren 2,2 milioi euroko aurrekontua ere ezagutzera eman da hurrengo denboraldirako. Aurtengo onura 2,6 milioikoa izan da.