Itxi

Reala

Deportivoren aurka

Realak atea hutsean utzi du, denboraldi honetan aurrenekoz

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak bi irudi oso ezberdin eskaini zituen Riazorren. Lehen zatian, ondo jokatu zuen, baina bigarrenean, jokoak okerrera egin zuen.

  • Markel Bergara, Riazorreko partidan. Argazkia: EFE

    Markel Bergara, Riazorreko partidan. Argazkia: EFE

David Moyesek debut gazi-gozoa izan zuen Realeko aulkian, Deportivoren aurkako partidan (0-0). Talde txuri-urdinak ezin izan zituen hiru puntuak eskuratu, baina, denboraldi honetan estreinakoz, ez zuen golik jaso.

Realak hiru hilabete eta hamabi neurketa behar izan ditu bere atea hutsean uzteko. Modu berean, ez zuen beharrezkoa izan markagailuari buelta ematea. Aurretik jokatutako bederatzi partidatan galtzen hasi da Donostiako taldea.

Realak bi irudi oso ezberdin eskaini zituen Riazorren. Lehen zatian ondo jokatu zuen, eta markagailua estreinatzeko aukerak sortu zituen, baina jokoak okerrera egin zuen bigarrenenean, eta berdegunetik desagertu zen. Elx izango da txuri-urdinen hurrengo aurkaria.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala