Itxi

Reala

Maldan behera

Velak Arrasatengan konfiantza agertu du bolada txarretik irteteko

ERREDAKZIOA

“Batera egin behar dugu aurrera, lan egin eta hobetu beharrekoa hobetzen saiatu”, azaldu du Carlos Velak, Errealeko jokalari mexikarrak.

  • Carlos Vela, Realeko jokalaria. Argazkia: EFE

Carlos Velak, Errealeko aurrelariak irmo uste du taldea bolada txar honetatik ateratzeko gai dela eta taldekideek eta entrenatzaileek aldatu behar duten egoera dela.

“Entrenatzailearengan eta jokalariengan konfiantza mantendu behar da”, aitortu du jokalari mexikarrak Zubietan egin duten saioaren ostean. Bizi duten egoeraren aurrean, Velak taldea kontzientziatuta ikusten du.

“Batasuna ezinbestekoa da orain, baita lana ere, eta hobetu behar duguna hobetzen saiatu behar gara”, azaldu du Errealeko aurrelariak. Gainera, akatsak onartu ditu eta atzo Getaferen aurka jokatutako partida denboraldiko txarrena izan dela adierazi du.

Mexikarrak biziki sentitzen du atzoko porrotaren ondorioz, afizioak ahaztu izana taldeak lehen helarazten zituen “sentsazio onak”, izan ere, bere ustez, Errealak “dinamika txarra hartu du”.