Reala
Adierazpenak
Getaferen aurkako partida hil edo bizikoa da, Ruben Pardoren arabera
Erredakzioa
"Lanean jarraitu behar dugu taldeak maila duelako, eta hala erakutsi du azken bi denboraldietan", adierazi du erdilariak.
-
Ruben Pardoren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Hurrengo astelehenean Getafe hartuko du Realak Anoetan (20:45) BBVA Ligako 8. jardunaldiko partidan. Neurketa "hil edo bizikoa" izango dela uste du Ruben Pardok eta sasoirik onenean ez dagoela aitortu duen arren, "ahalik eta minutu gehien" jokatzea espero duela adierazi du.
"Lasaitasuna izan behar dugu partida oso garrantzitsua izango baita eta ondo prestatu behar dugulako. Hil edo bizikoa izango da, eta dakigun moduan jokatu behar dugu. Atzean sendo aritzen bagara, gol aukerak iritsiko dira", esan du.
"Partidari buelta ematea kostatzen zaigu eta lehen minututik azkenera arte kontzentratuta egon behar dugu. Lanean jarraitu behar dugu taldeak maila duelako eta hala erakutsi du azken bi denboraldietan. Une txarrei aurre egiten die taldeak eta une honetan bolada txarrean gaudean arren, gora egingo dugu", gaineratu du.