Reala
Publizitatea
Txinako enpresa bat izango da Realaren babesle nagusia
Erredakzioa
Talde txuriurdinak Qbao.com enpresa txinatarrarekin lortu du akordioa, elastikoan publizitatea eramateko.
Realaren elastikoek babesle berria izango dute: Qbao.com, "informatizazio adimentsuetako zerbitzuak eskeintzen dituen Interneteko teknologia mugikorrean oinarritutako" konpainia txinatar bat. Qianwang Intelligent System Co. Ltd. taldearen parte da enpresa.
Donostiarrek hurrengo denboraldian eramango dute Qbao.com-en publizitatea, baina akordioa urte gehiagorako luzatu daiteke. Lehenengo neurketa elastiko berriekin Chelsearen aurkako lagunartekoa izango da, Londresen, asteartean 20:45ean.
Realak, gainera, Nan Jing Quanbao FCren jokalari gazteen formakuntzan parte hartu ahal izango du. Txinako enpresa da talde horren jabea.