Itxi

Reala

Europa Liga

Jagoba Arrasatek kanporaketa 'zaila' aurreikusi du

Erredakzioa

"Ez dugu arerioari buruzko informazio handirik, baina aurreko bi kanporaketak erraz gainditu ditu", esan du Eskozian Realeko entrenatzaileak.

  • Jagoba Arrasate, Realeko entrenatzailea. Efe.

    Jagoba Arrasate, Realeko entrenatzailea. Efe.

Jagoba Arrasate Realeko entrenatzailearen ustez, Realaren eta Krasnodar talde errusiarraren arteko kanporaketa "zaila" izango da. Krasnodarrek bosgarren  amaitu zuen Errusiako Ligan.

"Ez dugu arerioari buruzko informazio handirik, baina aurreko bi kanporaketak erraz gainditu ditu", esan du Eskozian Realeko entrenatzaileak.

Arrasatek azpimarratu duenez, aurkaria "sasoi hobean" iritsiko da kanporaketara, abuztuaren bukaerarako Errusiako Ligako zenbait jardunaldi jokatuta izango dituelako.

Bestalde, Realeko entrenatzaileak gustura hartu du lehen partida etxean jokatzea, Anoetan, Aberdeenen aurka ere hórrela egin zutelako eta kanporaketa bideratuta uzteko gai izan zirelako.