Reala
Irteera
Griezmann Atleticora transferitzeko akordioa baieztatu du Realak
Erredakzioa
Azterketa medikoak igaro ditu aurrelariak Madrilen. Realak ez du zenbatekoa iragarri.
Web gunean argitaratutako ohar baten bidez, Antoine Griezmann Atletico Madrilera transferitzeko "behin behineko akordio" batera heldu dela baieztatu du Realak. Larunbatean aurreratu genuenez, jokalariak ez du etete klausula ordaindu beharko.
Talde txuriurdinak ez du fitxaketaren zenbatekoa esan, baina klausulak balio dituen 30 milioietatik hurbil egongo omen da.
Realak taldean egon den 10 urte hauetan erakutsitako "profesionaltasuna eta ardura" eskertu dizkio Griezmanni. Aurrelaria 13 urterekin heldu zen, eta 2009an egin zuen debuta lehen taldearekin. 202 partida jokatu eta 53 gol sartu ditu.
Jokalaria Zubietako entrenamenduetara batu behar zen egun berean iragarri du akordioa Realak.