Reala
Denboraldi-aurrea
Realak Holandako azken partida irabazi du, NECen aurka
Erredakzioa
Canalesek sartu du garaipenaren gola (0-1). Txuri-urdinek neurketa bana irabazi, berdindu eta galdu dute denboraldi-aurreko 'stage'an.
-
Canales, Espanyolen aurkako gol bat ospatzen / EFE.
Realak NECi irabazi dio, Sergio Canalesek lehen zatian sartutako gol batekin. Holandako bigarren mailara jaitsi berri den taldea da NEC. Donostiako taldea aurkaria baino nagusiagoa izan da, baina arrisku handirik sortu gabe.
Realak Feyenoorden aurka erakutsitako irudi onarekin bukatu nahi izan du Holandako 'stage'a, eta jokoan nagusi izatea lortu du, sakontasun gutxirekin.
Neurketa kontrolpean izanda, Canalesen gola heldu da, Mikel Gonzalezen jokaldi on batean.
FITXA TEKNIKOA
NEC: Smits; Van Eijden, Haitz, Appiah, Leiwakabessy; Daemen, Breinburg, Stefanik; Santos, Foor eta Ars. Bigarren zatian: Conboy, Emilsson, Van Morsel, Soren, Van Howegen, Disveld eta Mohamed Mert.
Real Sociedad: Zubikarai; Carlos Martínez, Mikel González, Callens, Yuri; Gaztañaga, Estrada, Zurutuza; Canales, Hervías eta Agirretxe. Bigarren zatian: Ansotegi, Rubén Pardo, Zaldua, De la Bella, Iñigo Martínez, Elustondo, Chory Castro eta Finnbogason.
Golak: 0-1, 18. min: Canales.