Itxi

Reala

7. postua

Europa Ligako bi atariko jokatuko ditu Realak

Erredakzioa

Ligako azken partida galdu dute txuri-urdinek Vila-realen kontra (1-2), eta zazpigarren postuan bukatu dute denboraldia.

1:30

Realak zazpigarren bukatu du Liga, Anoetan Ligako azken partida galduta, Vila-realen kontra (1-2). Aurkariak, Gio eta Ucheren gol banarekin, seigarren postua kendu dio Realari, eta Europa Ligako bi atariko jokatu beharko dituzte txuri-urdinek. Lehenengo partida uztailaren 31n izango da.

Irabazi nahi zuten bi taldeek, eta Realari berdinketa ere nahikoa zitzaion. Vila-real hasieratik izan zen nagusi, eta Reala, aldiz, lo irten zen zelaira. Lehenengo abisuak, Triguerosen urrunetik egindako jaurtiketa batek, ez zuen etxeko taldea esnarazi, eta horrela jarraitu zuen partida lehenengo zati osoan.

Giovanni dos Santosek lehenengo gola sartu zuen 25. minutuan, jokaldi on bati amaiera ona emanez. Partidako abagunerik onena falta jaurtiketa batean izan zuen Realak, baina Bergarak huts egin zuen, eta golik sartu gabe joan zen atsedenaldira.

Hobeto irten zen Reala bigarren zatian, Granero eta Zurutuzarekin, eta lanean jarri zen, partidari buelta emateko. Jose Angelen jokaldi on bat hiru zutoinen artean jaurti zuten lehen aldia izan zen. Bere azken partida izan daiteke Realarekin.

Zalantzazko momentu batean, Ucheren gola heldu zen. Eta luzapenean, Carlos Velak aldeak gutxitu zituen, baina ez zen nahikoa izan berdintzeko. Hortaz, uztailaren 31n hasiko du Realak denboraldia.

FITXA TEKNIKOA

Reala: Bravo; Carlos Martínez (Chory Castro, 75. min), Iñigo, Ansotegi, José Angel; Bergara, Pardo (Granero, 46. min), Canales; Griezmann, Vela eta Agirretxe (Zurutuza, 46. min).

Vila-real: Juan Carlos; Mario, Musachio, Gabriel, Jokic; Bruno (Pina, 50. min), Trigueros, Aquino (Jaume, 55. min); Moises Gomez, Uche eta Giovani Dos Santos (Pereira, 79. min).

Golak: 0-1, 25. min: Gio. 0-2: Uche. 1-2, 90. min: Vela.