Itxi

Reala

Komunikatua

Racing-Reala partida jokatuko ote den airean dago

Erredakzioa

Racingeko jokalariek ez dute Realaren aurkako partida jokatuko, presidenteak dimititu ezean. AFEko presidentearekin bildu ostean, abisua mantendu dute futbolariek.

  • Racing-Reala

    Racing-Reala partida, airean. Argazkia: EFE

Racing Clubeko jokalariek ez dute Realaren aurka jokatuko Errege Kopan, taldeko presidente Angel Lavinek ez badu "berehalako" dimisioa aurkezten. AFEko presidente Luis Rubialesek ez jokatzearen ondorioak azaldu dizkie futbolariei, baina hala ere, taldeak iritzia mantendu eta ez jokatzea erabaki du.

Santandereko Racingeko jokalariek, komunikatu baten bitartez, Administrazio Kontseiluak eta Angel Lavin presidenteak dimisioa aurkezten ez bazuten, ez zutela Kopako partida jokatuko iragarri zuten.

Mario Fernandez Racingeko kapitainak eman zuen jakitera albistea eta zaleak erabakia ulertu eta babesten dute.