Reala
Realak konfirmatu du
Aperribayk ez du Del Nido indultatzearen alde sinatu
Erredakzioa
Realak argi eta garbi utzi du Jokin Aperribay presidenteak ez duela Jose Maria Del Nido Sevillako presidente ohia indultatzearen alde sinatu.
-
Jokin Aperribay. Argazkia: EFE
Realak konfirmatu egin du Jokin Aperribay presidenteak ez duela Jose Maria Del Nido Sevillako presidente ohia indultatzearen alde sinatu. Del Nidori 7 urteko kartzela zigorra ezarri diote "2.780.000 euro bidegabe jasotzeagatik".
Javier Tebas LFPko presidenteak eta Lehenengo Mailako eta Bigarren Mailako klub gehienek Jose Maria Del Nido indultatzearen aldeko agiria sinatu zutela zabaldu dute, baina Athletic, Osasuna, Malaga eta Betis taldeetako presidenteek ez dutela ezer sinatu jakinarazi dute jada.
Realak gaur konfirmatu du hori, atzo Cadena Ser Irratiko "El Larguero" saioan Jokin Aperribayk Del Nido indultatzearen alde sinatu zuela adierazi ostean.
"Jokin Aperribayk ez du inolako indultatzearen aldeko agiririk sinatu, ezta Realaren izenean ere", adierazi du Gipuzkoako taldeak.