Reala
Gaur, 22:00etan
Realak bosgarren postuari eutsi nahi dio Vila-realen
Erredakzioa
Arrasateren gizonek Vila-realen aurka defendatuko dute sailkapeneko bosgarren postua. Kopan 0-0 egin ondoren, Ligako aurreneko itzulia Madrigalen itxiko dute txuri-urdinek.
Vila-realek eta Realak neurketa oso garrantzitsua jokatuko dute Madrigalen. Txuri-urdinak bosgarren daude sailkapenean, 32 punturekin, eta Marcelinoren gizonak seigarren, 31 punturekin. Gainera, bi taldeek Kopako final-zortzirenetako kanporaketa erabakigarria jokatuko dute aste honetan.
Zazpi egunetan bi taldeek jokatuko dituzten hiru partidetatik bigarrena izango da astelehenekoa. Anoetan, 0-0 egin zuten Errege Kopako final-zortzirenetako joanekoan, eta Vila-realek etxean bi norgehiagokak irabazteko abagunea izango du. Txuri-urdinak etxetik kanpora borrokatu beharko dira.
Jagoba Arrasateren gizonek oso bolada ona daramate Ligan, eta aurreneko itzulia Europako postuetan bukatuko dute, bai ala bai. Gainera, aurkari zuzen bati lau puntuko aldea ateratzeko aukera izango dute.
Hasierako hamaikakoan aldaketak egingo ditu Bizkaiko teknikariak. Claudio Bravo atera itzuliko da, eta Xabi Prietok eta Carlos Velak txuri-urdinen erasoa osatuko dute Agirretxerekin batera. Carlos Martinez eskuineko hegalera itzul liteke.
Ustezko hamaikakoak:
Vila-real: Sergio Asenjo, Mario Gaspar, Musacchio, Chechu Dorado eta Jaume Costa, Bruno Soriano, Trigueros, Aquino, Moi Gomez, Uche eta Dos Santos.
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Ansotegi, Jose Angel; Bergara, Elustondo, Xabi Prieto; Griezmann, Vela eta Agirretxe.