Reala
Errege Kopa
Reala-Vila-real, sasoiko dauden bi talde, aurrez aurre
Erredakzioa
Jagoba Arrasatek atsedena emango die hainbat jokalariei, beraz, Chory Castrok edo Haris Seferovicek aukera handiak dituzte jokatzeko.
Reala sasoia da Ligan. Azken neurketan Athletic gainditu zuen 2 eta 0 eta Kopan bolada ona horri jarraipena eman nahi diote.
Aurrean Villa-real izango dute. Final-zortzirenetako neurketa ostegunean jokatuko da, arratsaldeko 19:30ean, Anoetako futbol-zelaian. Valentziako taldea sasoian da ere eta seigarren postuan dago sailkapenean, talde txuri-urdinaren atzetik, puntu bakarrera.
Jagoba Arrasate teknikariak atsedena emango die hainbat jokalariei, beraz, minutu gutxiago dituztenenentzat abagunea; Chory Castrok edo Haris Seferovicek aukera handiak dituzte jokatzeko.
Ustezko hamaikakoak
Reala: Zubikarai; Zaldua, Mikel González, Ansotegi, Jose Angel; Ros, Pardo, Xabi Prieto; Griezmann, Castro eta Seferovic.
Vila-real: Juan Carlos, Mario, Musacchio, Gabriel, Jokic; Bruno, Trigueros, Aquino, Moi Gomez; Uche eta Gio.
Futbol-zelaia: Anoeta.
Epailea: Undiano Mallenco.
Ordua: 19:30