Reala
Txapeldunen Liga
Agur, beste porrot batekin
Erredakzioa
Jagoba Arrasateren taldeak ezin izan zuen Bayer Leverkusen gainditu (0-1).
-
Carlos Martinez, Leverkusen kontra. Argazkia: EFE
Realak agur esan dio Txapeldunen Ligari eta Europari. Jokatutako sei partidetan gol bat eta puntu bat bakarrik lortu dute gipuzkoarrek, beraz, lehiaketatik at geratu da Reala.
Azken neurketan garaipena nahi zuen Jagoba Arrasateren taldeak, baina Bayer Leverkusenek, 49. minutuan Torpraken bitartez, gole egin eta partida irabazi zuen.
Fitxa teknikoa:
0 - Reala: Zubikarai, Carlos Martínez, Mikel (Gaztañaga, 65'), Ansotegi, José Ángel; Markel, Elustondo (Xabi Prieto, 61'), Pardo; Vela, Agirretxe (Seferovic, 79') eta Griezmann.
1 - Bayer Leverkusen: Leno; Donati, Toprak, Spahic, Can; Rolfes, Bender, Castro, Hegeler, Kiessling (Derdiyok, 86'), Son (Kohr, 88').
Gola: 0-1, 49': Toprak.