Itxi

Reala

Kopa jokatzeko, zalantza

Iñigo Martinezek gainkarga du izterrean

Erredakzioa

Defentsa txuri-urdinak lesionaturik utzi behar izan zuen Cornella-El Prat estadioko berdegunea, eta ez da taldekideekin aritu Zubietako entrenamenduan.

  • Iñigo Martinez, Espanyolen kontra. Argazkia: EFE

    Iñigo Martinez, Espanyolen kontra. Argazkia: EFE

Realak lesioen arazoarekin jarraitzen du, eta Iñigo Martinezek izterrean gainkarga duela konfirmatu dute Donostiako klubeko medikuek. Txuri-urdinak zorte txarrarekin jarraitzen dute, eta denboraldi honetan lau jokalarik soilik ez dute lesiorik izan.

Iñigo Martinez zentralak izterrean min hartu zuen, Espanyolen kontra, eta defentsa txuri-urdinak berdegunea lesionaturik utzi behar izan zuen. Kopako neurketa jokatzeko zalantza izango da, baina Betisen aurkako ligako partidarako prest egongo da.

Gorka Elustondok arazo fisiko ugari izan ditu, eta Ifranek eta Granerok epe luzeko lesioak dituzte. Dani Estrada, Chory Castro, Jose Angel eta David Zurutuza ere ez dira Zubietako lan saioan egon.