Itxi

Reala

BBVA Liga

Realak urrezko hiru puntu lortu ditu, azken unean (1-2)

Erredakzioa

Donostiako taldeak Espanyolek lortutako 1-0ekoa irauli egin du bigarren zatian, Griezmannen eta Stuaniren (bere atean) golei esker. Txuri-urdinek Europako postuetan jarraitzen dute.

3:31

Gipuzkoako taldeak Europa Ligako postuetan jarraitzen du, Espanyolen kontra emaitza irauli ondoren (1-2). Javier Aguirreren gizonak 1-0 markagailuan goitik jarri dira lehenengo zatian, baina txuri-urdinak suspertu egin dira, atsedenaldiaren ostean, eta Griezmannek eta Stuanik (bere atean), 1-2koa jarri dute.

Espanyolek erasoan ongi hasi du neurketa, eta Realak defentsan nahi baino gehiago sufritu du, Javier Aguirreren gizonak gelditzeko. David Lopezek norgehiagokako lehenengo abagune argia izan du, 3. minutuan, baina baloia Bravoren eskuetara joan da. Imanol Agirretxek txuri-urdinen erasoan piztu du, eta Realak abagune onak izan ditu. Argiena, Usurbilgo aurrelariak izan du, baina Casilla atezainak gelditu ikusgarria egin du, hankarekin.

Kataluniako taldeak erantzun bikaina eman du, eta David Lopezek aukera oso argia izan du, 25. minutuan. Hala ere, baloia zutoin ondotik kanpora joan da. 31. minutuan, Cordoba kolonbiarrak 1-0ekoa lortu du, kontraeraso bat ederki aprobetxatuta, eta Arrasateren gizonek atzerapauso nabarmena eman dute, berdegunean. Sergio Garciak bigarren lortzeko aukera izan du, baina Bravok gelditu erabakigarria egin du. Atsedenaldira etxeko taldea 1-0 markagailuan goitik joan da.

Atsedenaldiaren ostean Reala noraezean egon da berdegunean, eta Espanyolek ondo lortu ditu Antoine Griezmann eta Carlos Vela. Agirretxek arriskua sorteen jarraitu du, baina txuri-urdinak ezin izan du Casilla atezaina gainditu. 68. minutuan Griezmannek ondo hartu die bizkarra Espanyoleko atzelariei, eta frantziarrak 1-1ekoa jarri du markagauluan, burukada eder batekin. Jarraian, Carlos Velak bigarrena lortzeko abagune oso argia izan du, baina mexikarrarrn saiakera kanpora joan da, oso gutxigatik.

Jagoba Arrasateren gizonak jaun eta jabe izan dira, Ruben Pardok gidatuta, baina Kiko Casilla oso sendo egon da ate azpian. Hala ere, 87. minutuan, Stuanik bere atean gola sartu du, eta txuri-urdinek urrezko hiru puntu eskuratu dituzte Cornella-El Prat estadioan.

- Fitxa teknikoa:

1 - RCD Espanyol: Kiko Casilla; Javi Lopez, Colotto, Hector Moreno, Fuentes; Stuani, Raul Rodriguez, David Lopez, Victor Alvarez (Simao, 59. minutuan); Sergio Garcia (Pizzi, 82. minutuan) eta Jhon Cordoba (Torje, 48. minutuan).

2 - Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel González, Iñigo Martinez (Ansotegi, 62. minutuan), De la Bella; Bergara, Ros (Ruben Pardo, .66. minutuan); Vela, Xabi Prieto, Griezmann eta Agirretxe (Seferovic, 78. minutuan).

Golak: 1-0, 32. minutuan: Jhon Cordoba; 1-1, 69. minutuan: Griezmann; 1-2, 88. minutuan: Stuani (bere atean).