Itxi

Reala

Asteazkenean, 20:45ean

Hil ala biziko partida Shakhtarrentzat eta Realarentzat

Erredakzioa

Talde ukrainarrak final-zortzirenetara sailkatzeko aukerak ditu oraindik, eta garaipenak Europa Liga jokatzea ziurtatzen dio. Talde txuri-urdinari garaipenak bakarrik balio dio.

1:37

Shakhtar Donetskek eta Realak hil ala biziko partida jokatuko dute asteazken honetan Ukrainan. Shakhtarrek Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara sailkatzeko aukerak ditu, eta txuri-urdinek garaipena behar dute, gutxienez Europa Ligara sailkatzeko aukerak izateko. Porrotak Europatik at utziko luke Reala.

A multzoko sailkapeneko liderra Manchester United da, 8 punturekin. Bayer Leverkusen da bigarren 7 punturekin eta Shakhatar dago hirugarren postuan, 5 punturekin. Reala, aldiz, azken postuan dago, puntu bakarrarekin.

Realak garaipena behar du bizirik jarraitzeko. Final-zortzirenetera sailkatzeko txuri-urdinek duten aukera bakarra, geratzen zaizkion bi partidak irabaztea eta Manchester Unitedek ere geratzen zaizkion beste bi norgehiagokak irabaztea da.

Ukrainako taldeak etxean jokatzen du, eta garaipena lortu nahi du final-zortzirenetara sailkatzeko aukerak izaten jarraitzeko. Gainera, Bayer Leverkusenen eta Manchester Uniteden arteko partidak mesede egin diezaioke Shakhtarri. Ukrainako Ligako lidergoa berreskuratu du, nahiz eta aurkariek baino partida gehiago jokatuta izan. Lucescuk zuzentzen duen taldeak bere jokoa asko hobetu du.

Txuri-urdinek ere denboraldi hasieran baino hobeto jokatzen dute orain, eta BBVA Ligako seigarren postura igo dira. Carlos Vela bolada onean dago, eta aurrelari mexikarraren sasoi ona baliatu nahi du Realak. Markel Bergara eta David Zurutuza baja izango dira, eta Elustondoren parte-hartzea kolokan dago.

Ustezko hamaikakoak:

Shakhtar Donetsk: Pyatov; Srna, Kucher, Chygrynsky edo Rakitsky, Ismaili; Stepanenko, Hubschmann, Costa edo Ilsinho, Taison; Teixeira, Luiz Adriano.

Reala: Bravo; Cadamuro, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Ros, Pardo, Prieto; Griezmann, Vela, Castro edo Seferovic.

Epailea: Manuel Benquerença.

Estadio: Donbass Arena (Ukraina).

Ordua: 20:45ean.