Realak asteazken honetan jokatuko du Shakhtar Donetsken aurka Ukrainan, eta txuri-urdinek garaipena behar dute Txapeldunen Ligan bizirik jarraitzeko. Shakhtarri irabazi eta Manchester Unitedek Leverkusenen garaipena lortzea behar du Realak, bestela agur esango dio Championsari. Talde gipuzkoarrak Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara sailkatzeko duen probabilitatea, %6koa da. Jokatzeke dituen bi partidak irabazi behar ditu, eta Manchester Unitedek ere geratzen diren bi partidak irabaztea behar du talde txuri-urdinak.