Itxi

Reala

Txapeldunen Ligara begira

Reala, etxeko lanak eginda, Ukraina bidean

Erredakzioa

Jagoba Arrasateren taldea sasoian da BBVA Ligan, seigarren sailkapenean. Orain, talde txuri-urdinak Txapeldunen Ligako partida du asteazkenean Ukrainan, Shakhtarren kontra.

  • Carlos Vela

    Carlos Velak 4 gol egin zituen Celtaren kontra. Argazkia: EFE

Reala 1. Mailako BBVA Ligako sailkapenean osasuntsu dago gaur egun. Seigarren tokian da Jagiba Arrasateren taldea azken jardunaldian losrtutako garaopenari esker.

Gipuzkoako taldeak hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituen Celtaren kontra (4-3), Carlos Velaren erakustaldiari esker. Txuri-urdinak markagailuan goitik jarri ziren, baina Luis Enriqueren taldeak markagailua irauli zuen, eta bigarren zatian 1-3koa lortu ere. Jagoba Arrasateren gizonek susperraldia izan zuten, eta Velak golak jarri ditu.

Antoine Griezmann eta Carlos Vela jokalariek Realak egindako 24 goleetatik 14 egin dituzte, sasoian dira biak, eta egungo Realaren egoera onaren bi errudun.

Orain Europako etorkizuna dute jokoan,  taldeak Txapeldunen Ligarekin du hitzordua asteazkenean, iluntzeko 20:45ean, Ukrainan, Shakhtar Donetsken aurka-