Reala
Datu ekonomikoak
Realaren ondarea 52 milioi eurotan hazi da, azken lau urteetan
Erredakzioa
Hartzekodunen lehiaketan izandako talde batek ez du inoiz horrelakorik lortu Estatuko futbolean.
-
Jokin Aperribay, Realeko presidentea. EiTB.
Reala 30 milioi euroko ondare garbi negatiboa izatetik 22 milioiko ondare positiboa izatera pasa da azken lau urteetan. Gauzak horrela, bi urteetan klubak porrot egingo ote zuen beldurra betira uxatuta geratu da.
Arazo ekonomikoak zirela-eta, talde donostiarra hartzekodunen lehiaketan sartu zen 2008/09 denboraldian. Orduko ondarea, aktiboaren eta pasiboaren arteko diferentzia, negatiboa zen (30 milioi eurokoa) eta, horrez gain, 41 milioi euroko zorra zuen.
Orduko 30 milioi negatiboetatik, gaur egun 22 milioi euroko ondare positiboa izatera pasa da Reala. Ondare horrek, gainera, gora egitea aurreikusita dago, 54 milioira iritsi arte.
Realaren kasua salbuespena da Espainiako futbolean, izan ere, hartzekodunen lehiaketan izandako talde batek ez du inoiz horrelako suspertze bizkorrik lortu.