Reala
Donbass Arenan
Realak salgai jarri ditu Donetskerako 500 sarrerak
Erredakzioa
Donostiako taldeak Txapeldunen Ligako hil edo biziko norgehiagoka jokatuko du Donbass Arena estadioan, azaroaren 27an.
Realak Txapeldunen Ligako Shakthar Donetsken aurkako partidarako (azaroaren 27an) hartu dituen 500 sarrerak salgai jarri ditu. Donbass Arena estadioko eserlekuen prezioa 4 eurokoa izango da. Txuri-urdinek hil edo biziko partida jokatuko dute Ukrainan. Txapeldunen Ligan bizirik jarraitzeko garaipena bai ala bai eskuratu beharko dute.
Anoetako txarteldegiak 15:00etatik 19:00etara zabalik egongo dira gaur. Bihar, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean, 15:00etatik 19:00etara.