Itxi

Reala

Bernabeuko porrotaren ostean

Reala burua altxatzeko asmoarekin itzuli da lanera

Real Madrilen aurka jasotako porrotak min eman die jokalariei, baina Ligako geldialdia baliatu nahi dute lan egin eta taldearen jokoa hobetzeko.

  • Griezmann. Argazkia: EFE

    Griezmann Real Madrili Bernabeun sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Reala lanera itzuli da astearte honetan, eta jokalariak burumakur azaldu dira Zubietan. Bernabeun Real Madrilen aurka jasotako porrotak min eman zion taldeari, eta Ligako geldialdia baliatu nahi dute burua altxatzeko.

Jagoba Arrasatek 13 jokalarirekin egin du entrenamendua. Bertan izan da Jon Ansotegi, astelehenean Realarekin kontratua berritu zuen atzelaria. Iñigo Martinez ere entremaneduan egon da, nahiz eta asteazkenean Espainiako selekzioarekin kontzentratuta egongo den. Bravo, Cadamuro eta Seferovic ez diran lan saioan egon, euren selekzioekin kontzentratuta baitaude.

Albiste txarrak ez datoz emaitzen ondorioz soilik, lesioen aldetik ere ez baitira onak. Carlos Martinezek orkatila minduta du Arbeloarekin tupust egitearen ondorioz, eta Gorka Elustondok lesioa du eskuin hankako izterrean. Bestalde, Dani Estrada hilabeterako baja izango da.