Realak akordioa lortu du Jon Ansotegirekin 2016ko ekainaren 30a arte bere kontratua luzatzeko. Atzelari txuri-urdinak horrela beste urte bat gehiagoz luzatu du 2014an agortzen zitzaion talde txuri-urdinarekin harremana. Jokin Aperribay presidentearekin batera, bart Ansotegik Anoetako bulegoetan sinatu zuen bere kontratu berria.