Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Reala

Gaur, Azpeitian

Realak eta Rayok omenaldia egingo diote Mikel Labakari

Erredakzioa

Txuri-urdinek eta Madrilgo taldeak lagunartekoa jokatuko dute Azpeitian, Labakaren omenez.

  • Mikel Labaka. Argazkia: EFE

    Mikel Labaka. Argazkia: EFE

Rayok eta Realak lagunartekoa jokatuko dute Mikel Labakaren omenez, gaur, 19:00etan, Azpeitiako Garmendipe estadioan. Azpeitiarrak bi taldeekin jokatu zuen Lehenengo Mailan, eta omenaldia egingo diote etxean.

Lagun Onak taldeak antolatu du omenaldia, eta sarrerak azaroaren 11tik aurrera jarriko dira salgai. Sarreren prezioak 10 eta 15 euro artekoak izango dira, eta 14 urte azpikoentzat 5 eurora izango dira.

Mikel Labakak 2013ko ekainean utzi zuen futbola, 32 urterekin. 2004tik 2011ra Realean jokatu zuen (181 norgehiagoka Ligan eta Kopan). 2011 udan Rayok fitxatu zuen, eta Madrilen bi urte eman zituen (23 neurketa Ligan eta Kopan).