Itxi

Reala

Manchester United

De Gea: 'Ligan, onenetako bat da Reala'

Erredakzioa

Manchester taldeko atezainak talde txuri-urdina aspalditik ondo jokatzen ari dela adierazi zuen.

  • Moyes eta De Gea

    David Moyes eta David De Gea, prentsa aretoan. Argazkia: EFE

David Moyes, Manchester Unitedeko entrenatzailea, eta David De Gea jokalaria Anoetako prentsa aretoan agertu ziren bart.

Atezainak Reala Espainiako Ligako onenetako bat dela esan zuen eta aspalditik ondo jokatzen ari dela. Horrez gain, zaleak futbol-zelaia beteko dutela eta giro polita egon dela badakiela gehitu zuen ere.

David Moyesek, bestalde, garaipena nahi dutela esan zuen, bere jokalariak esperientzia handikoak direla eta hiru puntuen bila aterako direla sailkapena lortzeko.